Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

De la Fuente, Iñaki

Bizkaitar margolaria (Bilbo, 1954). 1970. urtean lehenengo saria irabazi zuen Bilboko Gazteen Arte Lehiaketan, eta bere karreraren hasierako urte haietan aire zabaleko pintura lehiaketa ugaritan ere parte hartu zuen. 1976an egin zituen aurreneko bakarkako erakusketak, eta 1979an Madrilen aurkeztu zituen bere lanak. Urte horretan bertan Bilboko IV. Pintura Bi Urtekoa irabazi zuen, eta Kultura ministerioak emandako beka bat eskuratu. 1982an Gure Artea lehenengo saria irabazi zuen, bere lan gehienetan nabarmena den ukitu espresionista zuen margolan bati esker. Beka, sari eta aipamen ugari jasotakoa da, eta bere obra, besteak beste, Arabako Arte Ederretako Museoan ikus daiteke.