Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

De la Hoz, Ángel

Gipuzkoar arkitektoa (Donostia). 1972an Nafarroako Unibertsitatean arkitekturan lizentziatu zen, eta urbanismoan espezializatu zen. Urte horretan bertan Estudio Seis arkitektura taldearen baitan hasi zen lanean. Lan horretan hainbat proiektu egin zuen, batez ere Debagoiena bailaran. 1976an bere kabuz hasi zen Donostian lanean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarentzat hornigai eraikuntzen proiektuak egin ditu. Horrekin batera, El Croquis, Tecnología y Arquitectura edota A+T bezalako aldizkari espezializatuetan artikuluak eman ditu argitara. Parte hartze zuzena izan du liburu hauetan: 50 años de arquitectura en Euskadi, El Palacio K.M. Kulturunea edota Guía de arquitectura de Gipuzkoa. Urbanismo irakaslea izan da Donostiako Arkitektura Eskolan 1984 eta 1986 urteen artean, eta hitzaldiak eman ditu hainbat arkitektura eskola eta ikastetxetan. Proiektu hauek eskuratu ditu, hainbat lehiaketatan: Hondarribiako Hondartza Kiroldegia, Donostiako eta Irungo Justizia Jauregiak eta Donostiako San Telmo Museoaren berritzea, besteak beste. 1990ean Donostiako Kursaal Kongresu eta Auditorio Jauregirako Nazioarteko Lehiaketan epaimahaikide izan zen.