Cuiaba
Brasil hego-mendebaleko hiria, Mato Grosso estatuko hiriburua. Cuiaba izen bereko ibaiaren ertzean dago. 100.865 biztanle. Nekazaritza eta abeltzaintza. Artzapezpikutegia. Aireportua. 1719. urtean urre bila zebiltzanek sortu zuten hiria lurrazpiko aberastasunak zirela eta (urrea, diamanteak).