Cullberg, Birgit Ragnhild
Suediar dantzaria eta koreografoa (Nyköping, 1908 - Stockholm, 1999). Ikasketa klasikoak, lehenbizi, eta modernoak, ondoren, egin zituen. Gero Kurt Joossekin (Londres) eta Martha Grahamen eskolan (New York) aritu zen, eta ondoren bere ballet konpainia sortu zuen (1946) eta Suediako Errege Balleteko koreografo bihurtu zen (1952-1957). Drama psikologikoen berrirakurketan oinarrituriko sorkuntza lanak egn zituen: Julie andereñoa (1950), Romeo eta Julieta (1969). 1980ko hamarraldiaren hasieran, bere seme Mats Ek dantzariak Cullberg balleteko konpainiako zuzendaritza hartu zuen eta estilo zorrotz, liriko eta sormenezkoa betikotu zuen, batez ere, Giselle (1982) lan klasikoan.
- Cuiaba
- Cuixart, Modest
- Cujavie
- Cukor, George
- Culioli, Antoine
- Cullberg, Birgit Ragnhild
- Cumana
- Cumberland
- Cumberland
- Cumberland
- Cumberlandeko goi-ordokia