Cukor, George
Estatu Batuetako zinemagilea (New York, 1899 - Los Angeles, 1983). Zuzendari zorrotza zen. Haren filmek ospe handia jaso dute. Antzerki eta eleberriak egokitu zituen, komedia dramatikoak eta musikalak sortzeko. Obra nagusiak: Dinner at eight (Afaria zortziretan, 1933), Little Women (Neskatoak, 1933), David Copperfield (1935), Camille (1936), Gaslight (Gasezko argia, 1944), My Fair Lady (1964) eta Rich and famous (Aberatsak eta ospetsuak, 1981). v 1964an Oscar saria eman zioten My Fair Lady filmagatik.