Cuevas, José María
Enpresaburu espainiarra (Madril, 1935 - Madril, 2008). CEOE Espainiako Enpresaburu Erakundeen Konfederazioaren presidente izan zen 1984tik 2007ra, eta UNICEko –Europako Industria Konfederazioen eta Enplegatzaileen Elkartea– presidenteorde izendatu zuten 1996an. Frankismoaren garaian eta ondoren Espainian izan ziren hitzarmen sozio-laboral nagusietan parte hartu zuen (Moncloako Itunak…), enpresaburuen izenean betiere, eta garrantzizko esku-hartzea izan zuen 1997an sindikatuek eta enpresaburuek adostutako lan merkatuaren erreforman ere.