Cugnot, Joseph
Ingeniari frantsesa (Void, Lorena, 1725 - Paris, 1804). 1770. urtean lurrunez zebilen automobila asmatu zuen, lau pertsona batera garraiatzeko gauza zena. Fardier edo Cugnoten ibilgailua izeneko ibilgailua gauzatu zuen urtebete geroago. Pistoien txandakako higidura zuzena bira jarraiko higidura bilakatzea lortu zuen lehena izan zen.