Culioli, Antoine
Frantses hizkuntzalaria (Marseilla, 1924). Culioli europar hizkuntzalaritza tradizioaren barruan sartzen da eta Gustave Guillaume eta Émile Venvenisteren eragin nabarmena du. Culiolirentzat hizkuntzalaritzaren helburua hizkuntza naturalen aniztasunetik jasotako hizkuntza da, alegia, osagai aldaezinak aztertzen ditu (hizkuntza guztiek berdin dutena). Osagai aldaezin horiek oso abstraktuak dira, izan ere, itxuraz hizkuntzak elkarren oso desberdinak dira. Culioliren arabera, hizkuntza esakuntzaren inguruan antolatzen da, hau da, oinarrizko kategoriak subjektuak hitz egiten duen jardueraren araberakoak dira; enuntziatu orok pertsonaren, denboraren, moduaren ikurrak ditu. Culiolik, hortaz, hizkuntzaren izaera dinamikoa azpimarratzen du.