Croce, Benedetto
Italiar literatura kritikari, historialari, filosofo eta politikaria (Pescasseroli, Abruzzi, 1866 - Napoli, 1952). Haren filosofiak Hegel eta Giambattista Vicoren idealismoaren kutsu handia du. Estetika (Estetica come scienza dell´espressione, Estetika adierazpenaren zientziatzat, 1902) ezagutza (Logica come scienza del concetto puro, Logika kontzeptu hutsaren zientziatzat, 1909) eta praktika ekonomikoa eta etikoa (Filosofia della pratica, Praktikaren filosofia, 1909) landu zituen. v Croceren arabera, askatasunak eta izpirituaren jardun sortzaileak bermatzen du, arian arian, historiaren zentzua (Teoria e storia della storiografia, Historiografiaren teoria eta historia, 1912). Giolittiren gobernuko ministroa izan zen 1920-1921 urteetan. Faxismoaren garaian Napolin bizi izan zen, bizitza publikotik aparte, bere ideia liberalak gordez. 1944. urtean Italiako alderdi liberaleko lehendakari aukeratu zuten, eta senatari izan zen hil arte.