Cris
(Hungarieraz, Körös; Errumanieraz, Crisul). Europa erdialdeko Transilvania eta Hungaria zeharkatzen dituzten hiru ibairen izena. Transilvania mendebalean sortzen dira hiruak (Crisul Repede, Crisul Negru eta Crisul Alb) eta Hungarian Tisza ibaira doan Körös ibaidarra osatzen dute. Cris ibaiek zeharkatzen duten Transilvaniako lurraldeak Crisana du izen.