Cromwell, Thomas
Politikari ingelesa (Putney, 1485 - Londres, 1540). Wolsey kardinalarentzat lan egin zuen, eta kardinal hark bere kargua galdu zuenean Henrike VIII.aren zerbitzuan jarri zen Cromwell (1530). Politika kargu ugari izan zituen bere esku (Finantza ministroa, estatuko idazkari nagusia, protokoloburua,…). Hainbat monasterio ixtearen edo haien jabetza estatuaren esku geratzearen aldekoa zen. Administrazioa eraberritu zuen. Marsilioren Defensor Pacis lanaren ingelesezko itzulpena ordaindu zuen (1535) eta huraxe izan zuen politikarako programa. 1539an Henrike VIII.aren eta Ana Cleveriskoaren arteko ezkontza prestatu nahi izan zuen, baina ez zitzaion ondo atera. Traidore eta heretikotzat hartu, epaitu eta hil egin zuten.