Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cristiani, Alfredo

Politikari salvadortarra (San Salvador, 1947). Eskuin muturreko ARENA alderdiko kide egin zen 1984an, eta hurrengo urtean alderdiko presidente hautatu zuten. Parlamentari izan zen 1985az geroztik, eta ARENAren presidentegai 1989ko hauteskundeetan. Irabazi egin zituen, eta 1994 arte izan zen El Salvadorko estatuburu. Bere agintepean izenpetu zen (1991ko abendua) Gobernuaren eta FMLNko gerrillaren arteko bake hitzarmena, hamabi urteko gerra zibila amaiarazi zuena. El Salvador eta Hondurasen arteko mugaren inguruko liskarra ere bake bidez konpondu zuen (1992).