Espainiar konkistatzailea, Kristobal Kolonen anaia (Genoa ?, 1461 - Santo Domingo, 1514). La Españolako gobernaria izan zen. Santo Domingo hiria sortu zuen eta bertako antillarrak bidegabe tratatu zituen. Preso egin zuten Kristobalekin batera, haren hirugarren bidaian.