Colonna, Vittoria
Italiar poeta (Marino, 1492 - Erroma, 1547). Pescarako markesa. Bere lanak XVI. mendeko Italiako gizartearen bizitza izpirituala islatzen du. Divina (Jainkotiarra) deitu zioten. Alargun geratu zen eta Michelangeloren adiskide mina zen arren, bere senarra zenari leial bizi izan zen. Amodio hau kutsu platonikoko poemen iturri bihurtu zen. Haren lan nagusia Rime della Vittoria Colonna (1536-1566) poema bilduma da.