Colmar
Frantzia ekialdeko prefetura hiria, Alsazian dagoena (Haut-Rhin). 67.410 biztanle. Monumentu eta eraikuntza zahar ugari duen herria da: Saint-Martin eliza (XIII-XIV. m.), Maison des Têtes etxea (XVII. m.), Hôtel de la Douane (XV. m.), Pfister etxea (XVI. m.). Unterlinden Museoa, domingotarren antzinako komentuan eta Bartholdi Museoa. v Historia. Hiri karolingioa zen jatorriz eta Germaniar Inperioko hiria izan zen 1226an, eta 1354an Alsaziako Dekapolisko (Alsaziako hamar hiriren liga) partaide bihurtu zen. Luis XIV.ak Alsaziako epaitegi-hiri nagusi bihurtu zuen.