Kolon, Diego
Espainiar konkistatzailea, Kristobal Kolonen anaia (Genoa ?, 1465 - Sevilla, 1515). La Española uharteko gobernaria izan zen denbora labur batez, baina nortasun ahulekoa zenez, bere anaia Bartolomeren esku utzi behar izan zuen kargua. Espainiara itzuli ondoren, apaiz egin zen 1.500. urtean.