Colmenero de León, Juan
Madrilen jaiotako euskal zientzialaria (Madril, 1951). Txikitan Donostiara aldatu eta bertan egin zituen ikasketak. Donostiako International Physics Center-a kudeatzen duen Patronatuko zuzendaria da, eta Materiaren Fisikan katedraduna EHUn. Bere ikerlan nagusiak polimeroen inguruan egin ditu. Hainbat sari eskuratu ditu, horien artean: 1999. urtean, Eusko Jaurlaritzak eta RSBAP elkarteak banatzen duten Zientzia eta Teknologia arloko Xabier Maria de Munibe saria, eta 2000. urtean, Zientzia eta Teknologia Ikerketa arloko Euskadi Saria.