Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Colomo, Fernando

Zinemagile espainiarra (Madril, 1946). “Madrilgo komedia berria” izeneko joeraren bultzatzaileetakoa izan zen 1970eko hamarkadan. Garai hartakoak ditu Paperezko tigreak (1977) eta Zertan dabil zu bezalako neska paraje hauetan (1978) filmak. Beste pelikula batzuk: Dragoiaren zalduna (1985), Bizimodu alaia (1987). Telebistarako lanik egin izan du, baita zinema produktore gisara ere.