Cech, Svatopluk
Txekiar poeta eta eleberrigilea (Ostredek, 1846 - Praga, 1908). Joera erromantikoko abertzalea zen; ospe handia izan zuten bere obra paneslavista eta abertzaleek: Slavia (1882), Pisne otroka (Esklabo baten kantak, 1895) eta Ve stinu lipy (Ezkiaren gerizpean, 1897). Obra satirikoak ere idatzi zituen (Broucek jaunaren txangoa ilargian, 1886).