Cefalu
Italiako hiria eta portua, Siziliako uhartearen iparraldean (Palermoko probintzia). 12.000 biztanle. Arrantza portua eta turismogune garrantzitsua. Normandiako estiloko katedral erromanikoa (XII. m.). Museoa. v Historia. Feniziarrek sortu zuten eta K.a. IV. mendean greziarrek kolonizatu eta hiri oparo bihurtu zuten, Kephaloidion izenaz. Erromatarren esku egon zen ondoren (Cephaloedium). 858. urtean arabiarrek konkistatu zuten eta geroago normandiarrek (XII. m.).