Cecchi, Emilio
Italiar idazlea (Florentzia, 1884 - Erroma, 1966). La ronda literatura aldizkariaren sortzailetariko bat izan zen (1919). Ingeles literaturari buruzko azterketa kritiko batzuk egin zituen, eta hitz lauzko poesia landu zuen bere obretan: Pesci rossi (Arrain arrosak, 1920), L´osteria del cattivo tempo (Eguraldi txarreko ostatua, 1927), Et in Arcadia ego (1936) eta Corse al trotto (Trosta lasterketak, 1936).