Cebu
Filipinetako hiria, izen bereko uhartediko hiriburua. 490.281 biztanle (1980). Unibertsitatea, apezpikutegia. Garrantzi handiko portua. Koko, azukre, arto eta ikatz ustiapenak. v Historia. Magallanes-ek aurkitu zuen Cebu 1521. urtean. Legazpi konkistatzaile euskaldunak sortu zuen Cebuko kolonia 1565. urtean. Hauxe izan zen europarrek Filipinetan izan zuten lehen kolonia.