Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cebek

Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioko enpresen ordezkari eta bozeramailea, administrazio, sindikatu eta iritzi publikoaren aurrean. Bizkaiko 5.500 enpresa baino gehiago biltzen ditu, zuzenean edota sektorekako federazioen bidez. Alor guztiak daude ordezkatuta Cebek-en barruan. 1898an sortu zen, Bizkaiko Zentro Industriala jaio zenean, eta estatuan patronalaren defentsarako sortu zen lehen elkartetzat jotzen da. 1984an Bizkaiko Zentro Industriala eta Enpresaburuen Konfederazio Nagusia batu egin ziren, Bizkaiko Merkataritza eta Industria Zentroa sortuz (CIMV). 1999an, CIMVk Cebek izena hartu zuen. Adegi (Gipuzkoako Enpresaburuen Elkartea) eta SEArekin (Arabako Enpresaburuen Elkartea) batera Confebask Euskal Enpresaburuen Konfederazioa sortu zuen 1983an. CEOE Espainiako Enpresa Erakundeen Konfederazioan ordezkaritza du, baita CEPYME Enpresa Txiki eta Ertainen Konfederazioan eta CEC Espainiako Merkataritza Konfederazioan ere. BEAZ S.A. Bizkaiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroan eta Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkartean partaidetza ere badu, besteak beste.