Cecchetti, Enrico
Italiar dantzaria eta ballet irakaslea (Erroma, 1850 - Milan, 1928). Milango Scalan hasi ondoren, arrakasta handia izan zuen Europako eta Ameriketako antzokietan. 1902. urtean Varsoviako Antzerki Talde Nagusiaren zuzendari izan zen. 1905ean munta handiko eskola bat zabaldu zuen San Petersburgon. T. Karsavina, V. Nijinski, Anna Pavlova eta beste hainbat ballet dantzari ospetsu izan zituen ikasle.
- Ceará
- Ceaucescu, Nicolae
- Cebek
- Cebu
- Cebu
- Cecchetti, Enrico
- Cecchi, Emilio
- Cech, Svatopluk
- Cech, Thomas Robert
- Cefalu
- Cela, Camilo José