Cavani, Liliana
Zinemagile italiarra (Carpi, 1936). Telebistarako egin zituen lehenbiziko lanak –III. Reicharen historia (1962), Erresistentziako emakumea (1963), Asisko Frantzisko (1966)– gai politiko eta sozialei arreta berezia eskainiz. Horixe du, hain justu, bere zinemagintzaren ezaugarri nagusietakoa. Galileo (1968) du lehen filma; horren segidan egin zituen Kanibalak (1969) eta Milarepa (1972). Gaueko atezainak (1973) zabaldu zizkion ospearen ateak, eta Ongia eta gaizkiaz haratago (1977) egin zuen ondoren. Azala (1980) film eztabaidatuaren ostean Barnealdeko Berlin (1986) egin zuen, Berlingo Zinemaldiko film hoberenaren Urrezko Hartza eskuratu zuena. 1989. urtean Francesco egin zuen, eta telebistarako hainbat lan egiten jarraitu du harrezkero.