Cavanna, François
Frantses idazlea (Nogent-sur-Marne, 1923). Aita italiarra zuen, igeltseroa. Les Ritals (1978) lanean Cavannak bere haurtzaroaren kontakizun dibertigarria eta aldi berean zirraragarria egiten du. Ondoren Les Russkoffs (1979) idatzi zuen, zeinetan Alemaniako gerra denborako oroitzapenak kontatzen baititu. Bête et Méchant (1980, Basapiztia eta gaiztoa) lanean gerra ondoko giroa azaldu zuen. Les Yeux plus gros que le ventre (1983, Begiak sabela baino handiagoak) lanean grina mingarri bat azaltzen du. Cavannak lan eztabaidagarriak ere egin zituen: Le Con se surpasse (1986), Coup de sang (1991, Odol kolpea), Les Fosses carolines (1986), La Consonne d'Irène (1988).