Cavendish, Henry
Fisikari eta kimikari ingelesa (Niza, 1731 - Clapham, 1810). 1766. urtean hidrogenoa bakartu zuen. Airearen lehen azterketa zehatza egin zuen 1783ean eta hurrengo urtean uraren sintesia. 1785. urtean nitrogenoa eta oxigenoa erreakzionarazi zituen elektrizitate txinparten bitartez. 1798an Lurraren batez besteko dentsitatea neurtu zuen. Elektrostatika kuantitatiboaren sortzailea izan zen, Coulomb fisikariarekin batera. Cavendishek frogatu zuen eragin elektrikoa hutsa dela eroale kargatu baten barnean. Potentzialaren eta karga elektrikoaren nozioak zehaztu zituen. Era berean, bakartzaileen konstante dielektrikoa aurkitu eta zehaztu zuen. v Cavendish-en balantza. Fis. Cavendish-ek 1789an grabitazioaren konstantea neurtzeko erabili zuen bihurdura balantza. Hari batetik eskegita, distantzia berera bi masa berdin dituen barra batez eta masa horiei erakarpen indar bera eragiten dien bi masa txikiz dago osatuta.