Cavendish, Thomas
Ingeles itsasgizona (Trimley Saint Martin, Suffolk, 1555 - Brasilgo itsasertzean, 1592). 1586. urtean, Elisabet I.ak aginduta Ingalaterratik irten, Magallanes itsasartea igaro eta Hego Amerika mendebaleko kostaldeko espainiarren koloniak suntsitu zituen. Handik Filipina eta Javara igaro zen, eta Esperantza Oneko lurmuturretik igaro ondoren, Plymouth-a iritsi zen 1588. urtean. Hiru urte geroago, beste bidaldi batean galdu zuen bizia Brasilgo itsasertzean.