Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cavalcanti, Alberto

Brasildar zinemagilea (Rio de Janeiro, 1897 - Paris, 1982). Hogei urte zituela Parisa joan zen, eta errealismo poetikoaren aitzindari bihurtu zen Frantzian: Rien que les heures (Orduak besterik ez, 1926), La P´tite Lilie (Lilie txikia, 1927). Ingalaterran, dokumentalen eskolako maisua izan zen (Coal Face, Ikatz aurpegia, 1936), eta geroztik zinema fantastikoa landu zen (Dead of Night, Gaueko hilak, 1945). 1949-1954 urteetan Brasilen lan egin zuen: O canto do mar (Itsasoaren kantua, 1953), Mulher de verdade (Egiazko emakumea, 1954). Europara itzulitakoan Bertolt Brecht-en Puntila ugazaba eta Matti morroia (Viena, 1955) obra eraman zuen zinemara.