Cavalli, Pietro Francesco
Italiako musikagilea (Crema, 1602 - Venezia, 1676). Benetako deitura Caletti Bruni zuen, baina musika heziketak ordaindu zizkion Federico Cavalli babeslearen deitura hartu zuen. Monteverdiren ikaslea izan zen Venezian. Mazarinok Parisera deitu zion, baina bertan aurkezturiko bi operek (Xerse, Xerxes, 1906 eta Ercole amante, Herkules maitemindurik, 1662) ez zuten halako arrakastarik lortu. Berriro ere Veneziara joanda, San Markos basilikako kapera-maisu aukeratu zuten. Kantata, motete eta canzonetta ugariz gainera, 42 opera ondu zituen. Haren Le Nozze di Teti e di Peleo gorde den lehen Veneziako opera da (1639).