Cavaillé-Coll, Aristide
Organo egile frantsesa (Montpellier, 1811 - Paris, 1899). Organoak egiten zituen familia batean jaio zen. Hobekuntza ugari egin zizkion organoari, eta bere ospea mundu osora hedatu zen. Parisko Saint-Denis, Madelein, Saint-Sulpice, Sainte-Clotilde eta Notre-Dame elizetako organoak egin zituen. Euskal Herrian ere badaude, esaterako, Donostiako Santa Mariakoa.