Casona, Alejandro
Espainiar antzerkigilea (Tineo, 1903 - Madril, 1965). Obra nagusiak: La sirena varada (1933), ospe handia lortu zuen Nuestra Natacha (Gure Natacha, 1935), Prohibido suicidarse en primavera (Debekatua udaberrian buruaz beste egitea, 1945), La barca sin pescador (1945, Txalupak jaberik ez, Maria Dolores Agirrek euskarara itzulia), Los árboles mueren de pie (Zuhaitzak zutik hiltzen dira, 1949) eta La dama del alba (Egunsentiko dama, 1944) dira.