Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kasiodoro, Flavio Magno Aurelio

Politikari eta historialari latinoa, (Scylacium, Calabria, 480 - Bruttium, 575). Goi mailako karguak izan zituen ostrogodoek Italian agintean zeudenean; Teodorikoren eta Alarikoren ministro izan zen, besteak beste. Monasterio bat sortu zuen, Vivarium izenekoa. Bertan antzinako eskuizkribu asko kopiatu ziren; lan hura oso lagungarria izan zen kultura klasikoa hobeto ezagutu ahal izateko. De anima (filosofia tratatua), Variae, Chronica: Historia Gothica (12 lib.) eta De institutione divinarum et saecularium litterarum ditu lan azpimarragarrienak.