Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cashel

(Irlanderaz, Caiseal Munham). Irlanda Errepublikako hiri zaharra, Munster probintzian (Tipperary konderria). Munster-ko erregeen gotorlekua izan zen. 3.000 biztanle. Erdi Aroko monumentu ugari gorde ditu: X. mendeko dorrea, XI. mendeko Saint Patrick gurutzea, XIII. mendeko abatetxea eta XIII-XIV. mendeetako katedral gotikoa.