Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kasio

(Lat. Caius Cassius Longinos). Erromatar jenerala (? - Filipos, K.a. 42). Ponpeioren aldekoa gerra zibilaren garaian. Zesarrek preso hartu eta pretore izendatu zuen (K.a. 44. urtea). Bera izan zen Julio Zesar hil zutenetako bat.