Cassin, René
Legegizon frantsesa, Baionakoa jatorriz (Baiona, 1887 - Paris, 1976). Lehen Mundu Gerran parte hartu ondoren, Zuzenbide irakaslea izan zen Lille, Haia eta Genoan eta, 1924tik 1938ra, Frantziako ordezkaria izan zen Nazioen Elkartean. Bigarren Mundu Gerran, De Gaulle jeneralaren aholkulari eta laguntzailea izan zen. Gerra bukatu ondoren, U.N.E.S.C.O. elkartearen sorkuntzan hartu zuen parte eta Giza Eskubideen aldeko Gutuna prestatu zutenetako bat izan zen. Frantziako Estatu Kontseiluko Ohorezko Lehendakaria, Giza Eskubideetarako Europako Gorteko Burua eta Batasun Israeldar Unibertsaleko Lehendakaria izan zen, besteak beste. v Bakearen Nobel saria eman zioten 1968. urtean.