Caboto, Joan
(It. Giovanni Caboto). Italiar itsasgizona (Venezia, 1450 - Ingalaterra, 1499). Ingalaterrako Henrike VII.aren zerbitzuan zegoelarik, Ameriketako kontinentearen iparraldetik joan eta Txinarako itsasbide berri bat aurkitzea proposatu zuen. Sebastian bere semearekin batera Ternua (Bakailaoen lurraldea) aurkitu eta Groenlandiako, Labradorko eta New England edo Ingalaterra Berriko kostaldeak ikertu zituen.