Cabezudo, Cote
Gipuzkoar argazkilaria (Donostia, 1948). Hamabost urterekin hasi zen argazkilaritzaren munduan. Medikuntza ikasketak egin zituen, eta lanbidez odontologoa da. Nahiz eta argazki ikastaro batzuk egin zituen (AZ Foton eta atzerriko mintegietan), bere kabuz osatu zuen argazki munduko formazioa. Hainbat lantegitan parte hartu du. Batez ere, erretratuak eta giza gorputza izan dira bere argazkietan islatu dituen gaiak. Gaur egun, zuri-beltzean jarduten du gehienbat, eta azkenaldian moda munduaren inguruan jardun du.