Caboto, Sebastian
(It.Sebastiano Caboto) Italiar itsasgizona, Joan Cabotoren semea (Venezia, 1475 - Londres, 1557). Bere aitarekin batera Ternua eta Labradorko penintsula aurkitu ondoren (1497), Asiarako itsasbide berri baten bila abiatu zen, hegoaldetik. Hego Ameriketako mendebaleko itsasertza aztertu zuen, La Plata eta Parana ibaiak bereziki. Bere aurkikuntzak azaltzen zituen mundu mapa bat prestatu zuen.