Cabo, Iñigo
Bizkaitar margolaria (Bilbo, 1970). 1995ean arte ederretan lizentziatu zen, Ikus-entzunezkoetan eta pinturan, Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikasketak zabaldu zituen Berlingo Arte Ederretako eskolan (eskulturako lizentzia eta multimediako masterra). Hainbat sari eskuratu ditu: Lemoako Margolaritzako Bi Urtekoan bigarren saria (1991), Bizkaiko Artea sariketan, hirugarren saria (1992) eta Gure Artea sariak (1994 eta 1996). Talde erakusketak egin ditu Berlinen eta Erroman, eta 1998an banakako erakusketa antolatu zuen, Bilboko Rekalde aretoan.