Cabral, João
Brasildar idazlea (Recife, 1920 - ). Diplomatikoa da lanbidez. Surreralismoaren bidetik jo zuen hasieran bere poesiak, gero beste irizpide estetiko batzuk (manierismoaren ingurukoak) landu bazituen ere. El cao sem plumas (Lumarik gabeko zakurra) obran bere herriko indigenen izaera aztertzen du; delako zakurra Capibaribe da, Recife hiriko auzo pobreetako hondakinak garraiatzen dituen ibaia. Brasilgo ipar-ekialdeko herritarren bizimodua du ardatza bere liburu ezagunenak, Morte e Vida Severina. Auto de natal pernambucano (Severinoren bizitza eta heriotza. Pernambucoko Eguberrietako ospakizuna). Severino -ipar-ekialdeko basamortuko biztanlea- da protagonista: itsasoaren bila abiatu eta heriotzaren egiten du topo geldialdi bakoitzean, azken ostatuan haur baten jaiotzaren berri ematen dioten arte, eta horrek adierazten dio izatearen ukazioari aurre egiterik badagoela. Joao Cabralen obretatik aipatzekoak dira beste hauek ere: Poesias completas (1968, Poesia osoa), A escola das facas (1980, Aiztoen eskola), Agrestes (1985, Malkartsuak), Pedra do sono (1942, Loaren harria), Auto do frade (1986, Fraidearen autoa) eta Crime na calle Relator (1987, Relator kaleko krimena).