Boulez, Pierre
Musikagile eta orkestra zuzendari frantsesa (Montbrison, 1925). Zientzietako karrerari uko egin ondoren musikan murgildu eta Schönberg, Berg eta Webern maisuen ikasketak eman zituen ezagutzera Frantzian, eta Debussyren estetika berriz ere lehen mailara jaso zuen. Frantziako musika dodekafonikoaren maisu nagusia da; eragin handia du egungo musikan. Soinu-gaia bere oinarrizko elementuetara bihurtzeko ahaleginean betiere, nazioarteko ospea jaso duten lan batzuk eskaini ditu: Le Visage Nuptial (Ezkontzaren aurpegia), koro eta orkestrarako pieza (1946-1950); Le Soleil des eaux (Uretako eguzkia), biolon eta orkestrarako pieza (1948); Polyphonie (Polifonia), 18 tresnerako pieza (1951), Le Marteau sans maître (Maisurik gabeko mailua), kontralto eta 6 tresnarako pieza (1955), Pli selon Pli (Pli Pliren arabera), soprano eta orkestrarako pieza (1960). Musika jaialdi sustatzailea, orkestra zuzendaria, New York-eko Filarmonika eta BBC orkestretako zuzendaria, Pierre Boulez Frantziako musikari nagusietakoa da gaur egun.