Boulogne-sur-Mer
Frantziako iparraldeko suprefetura hiria eta portua Mantxako Itsasartearen ertzean, Liane ibaiaren bokalean (Boulonnais, Pas-de-Calais). 49.284 biztanle. v Itsasertzean altxatzen den muino batean XIII. mendeko gotorlekuaren inguruan zabaldu zen hiria. Saint-Nicolas eliza (XVI. eta XVIII. m.), XVIII. mendeko Udaletxea, Notre-Dame basilika (XIX. m.). v Boulogne-sur-Mer Frantziako lehen arrantza portua da (97.782.000 tona arrain 1984an). Merkataritza portua eta ontziolak. v Historia. Belgikar Galiako moriniar tribuaren portua Antzinaroan, hiria Boulonnais lurraldeko hiriburua izan zen Erdi Arotik aurrera.