Boulanger, Nadia
Musikagile frantsesa (Paris, 1887 - Paris, 1979). Lily Boulanger piano-jotzaile bikainaren ahizpa (Erromako Sari Nagusia irabazi zuen lehen emakumea, 1913) zen; musikaren pedagogian jardun zuen bizitza osoan Nadia Boulangerrek. Bere ikasle izandakoen artean, Jean Françaix, Igor Markevitch eta Aaron Copland daude.