Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Boulonnais

Frantzia Iparraldeko antzinako lurraldea, itsasaldera jaisten den sakonune lau eta heze batean. Zaldi eta behi aziendak.  v  Historia. Galiako lurraldea, Belgika Bigarrengo herrialdea izan zen erromatarren garaian. Dukerri izan zen Erdi Aroan (hiriburua: Boulogne-sur-Mer), eta 1478. urtean igaro zen betiko Frantziako koroaren eskuetara.