Boulding, Kenneth
Estatubatuar ekonomialaria (Liverpool, 1910 - 1993). Oxfordeko Unibertsitateko New College-n lortu zuen lizentziatura. 1941-1942 urteen bitartean Nazioen Elkarteko ekonomista izan zen. Eskozia, Kanada eta Estatu Batuetako hainbat erakundetako irakasle izan zen. 1949an, estatubatuar herritartasuna hartu eta handik urtebetera, Michigango Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean sartu zen. Kuakeroa zen eta bere bizitzaren parte handi batean nazioarteko bakearen aldeko lanetan eman zuen. 1959-1966 bitartean Michiganeko Unibertsitateko Gatazkak Bideratzeko Ikerketa Zentroko zuzendari izan zen. 1967-1980 urteetan eskolak eman zituen Koloradoko Unibertsitatean. Bouldingek idatzi zituen liburuen artean aipatzekoa da Maitasunaren eta izuaren ekonomia (1973).