Boulogneko basoa
(Fr. Bois de Boulogne) Paris hiriko mendebaleko parke eta basoa (850 ha, XVI. arrondissement). Pasiorako toki egoki eta ospetsua, XVI. mendean zabaldu zuen Louis XVI.ak jendearentzat. XIX. mendean aldaketa handiak izan zituen Haussmannen gidaritzapean (aintzirak, ur-jauziak, bideak, hipodromoak eta parkeak), Parisko Udaletxeak eskuratu ondoren.