Bhumibol Adulyadej
Thailandiako erregea (Cambridge, Massachusetts, 1927). Bangkoken eta Lausanan ikasi zuen. 1946ko ekainean Thailandiako errege izendatu zuten, lehengo erregea, haren anaia nagusia, tiro batez hilik agertu baitzen. Erregeordetza kontseiluak gobernatu zuen hasieran, eta 1950eko maiatzaren 5ean Rama IX.a izenaz koroatu zuten Bhumibol Adulyadej. Lan handia egin zuen gobernu erabat zibila ezartzeko 1991n militarrek eman zuten estatu kolpearen ondotik, eta demokraziaren aldeko manifestazioetan parte hartu zuen 1992an.
- bezuza
- Bhagavad-gita
- Bharat
- Bhopal
- Bhosle, Asha
- Bhumibol Adulyadej
- Bhutan
- Bhutan
- bhutandar
- Bhutto, Benazir
- Bhutto, Zulfikar Ali