Bhutto, Zulfikar Ali
Pakistango politikaria (Larkana, 1928 - Rawalpindi, 1979). Ayyub Kan-en ministroa izan zen 1958tik aurrera, baina oposiziora igaro zen 1966an. Bangla Desh (Ekialdeko Pakistan deitua) bere buruaren jabe geratu zenean (1971), biziki borrokatu zen bengalarren burujabetzaren aurka. Urte berean, Yahia Kan-ek agintean ezarri zuen berriz ere. 1973an konstituzio berri bat eman zuen bozketara eta lehendakari kargua utzi ondoren Lehen Ministro bihurtu zen. Zia Ul-Haq jeneralak agintetik egotzi zuen 1974an aurkari politiko bat hil zuelako. Gero auzitara eraman, hiltzera kondenatu eta hil egin zuten 1979an.
- Bhumibol Adulyadej
- Bhutan
- Bhutan
- bhutandar
- Bhutto, Benazir
- Bhutto, Zulfikar Ali
- Bi Arrosen gerra
- Bi Siziliak
- Bi Urte Beltzak
- Bi
- bi