Bhopal
India erdialdeko hiria, Madhya Pradesh estatuko hiriburua, Dekkanen iparraldean dagoena. 672.000 biztanle (1981). Nekazaritza merkatu garrantzitsua eta eskulangunea; elektrizitate industria. 1984ko abenduan Union Carbide elkartearen lantokietatik ihes eginiko gas pozoitsuek milaka hildako eragin zituen; istripu hark biztanleengan utziriko kalte arrastoak neurtezinak dira. v Historia. 1956an bereganatu zuen Indiak 1723. urtean sortu zen Bhopaleko estatua.